martes, 20 de enero de 2009

Obamaren kargu hartzea

Gaur, 2009ko urtarrilaren 20a, oso egun garrantzitsua da Estatu Batuetan. Izan ere, Barak Obama presidente barriaren kargu hartzea izan da. Benetan egun garrantzitsua dela errepikatzen dut Obama lehenengo presidente beltza delako eta honek izugarrizko aurrerapausoa suposatzen duelako herri beltzarentzat eta baita gu guztiontzat ere.
Lincolnek zin egin zuen bibliaren gainean zin egin du Obamak gaur.

Oso interesgarria iruditzen zait jendearen iritzia entzutea honen aurrean, orain dela urte batzuk beltzek jasaten zuten razismoaren amaieraren hasiera dela uste dute askok. Obamarekin ezberdintasun guztiak amaituko direla esanez.
Obamak emandako hitzaldiaren zati batekin uzten dizuet orain, orain dela 3 ordu gutxi gora behera izan delez izendapena, oraindik ez daude bideo asko sartuta.
Beste barik, espero dut gustokoa izatea.

Aupa Obama!



Jende guztiaren poztasuna bideo batez erakustea ezinezkoa da, baina hau, gaur Estatu Batuetan sentitu den zoriontasun eta emozioaren zati txiki bat dela esan dezaket.

Gaurko, iada, atzoko Obamaren kargu hartzearen bideo barriak daude interneten. Horregatik ondorengo hau sartzea ezinbestekoa izan dela iruditu zait

No hay comentarios: