sábado, 25 de octubre de 2008

MTV channel

1981.urteko abuztuaren 1ean MTV (music television) kanalari hasiera ematen zaio. Aurretik ezagutzen ez zen arte barri bat sortzen du: bideo musikala, hain zuzen ere.
The Buggles-en “ Video Killed the Radio Star” ekin egiten du bere lehen emisioa.
Hortik aurrera gazte kulturaren sinbolo egingo den kate batean bihurtzen da.
Beste alde batetik, artista askorentzako laguntza handia izan da euren hastapenak kate honetan egin baitituzte.
1981.urteko abenduan MTVk 2.100.000 suskripzio zituen iada.

THE CORPORATION

La Corporación. La persecución patológica del beneficio y el poder.

Corporazioei buruzko film honek begiak asko ireki dizkit. Hasiera batean gaur egungo ONG baten antzeko zirenak guztiz kontrako diren zerbaitetan bihurtu dira.
Corporazioen helburu bakarra dirua egitea da eta bardin zaie hau lortzeko munduko eta gure ondorengoen etorkizuna jokuan badago ere. Asko izan dira dokumental honetan nire arreta deitu duten adibideak, baina gehien, MONSANTO enpresaren adibidea da.

Izugarria iruditu zait behiei esne produkzioa handiagotzeko RBGH izeneko hormonak ematea. Hau, hasiera batean esan dudan besteekiko ardura ezaren adibide garbia da. Izan ere, esne hori munduko jende askok edaten duen zerbait da. Kontsumitzaileak jakin gabe gorputzean antibiotikoak sartzen ari dira eta hauek gerora arazoak ekarriko dizkie euren gorputza “inmune” egingo baitute eta antibiotikoek ez die efekturik egingo gaixo daudenean.

Beste alde batetik, “zorionak” abestiaren copyright-a dutenek film honetan abesti hori entzuteko 10.000 euro eskatu izana ere harrigarria da.

Ia hiru orduko film honi buruz orri ugari idatzi ahalko nituzke txokantea eta benetan oso ona iruditu zaidalako baina komentario labur bat idatzi behar zalez gutxi honekin amaiera ematen diot nire lanari.

viernes, 24 de octubre de 2008

NIRE TOP7a



Nire ustez gure gaiarekin erlazioa daukaten web orrialde garrantzitsuenetarikoak ondorengo hauek izango ziren:


1.-
http://es.wikipedia.org/wiki/Comunicación_audiovisual

Lehenengo eta behin gai honekin lotuta dauzen webgunean jarri baino lehenago, nire ustez, beharrezkoa da wikipediako webgunea jartzea gai hauek benetan zer diren jakiteko.

2.-
http://store.apple.com/es/browse/home/shop_ipod?cid=OAS%2DEMEA%2DKWG%2DES_iPod%2DES

Orrialde hau garrantzitsua dela iruditu zait, gai honetan aparailu hauek benetan protagnismo handi dutelako eta Mac-ak, Ipod-ak, Ipod Tv-ak oso garrantziutsuak dira guretzako.
Hauei buruzko informazioa agertzen zaigu bertan eta horregatik guretzako web orri ona da.

3.-
http://www.eitb.com/

Eitbko webgunea sartzea ideia ona iruditu zait, izan ere, irrati eta telebistari buruz asko agertzen da hemen. Gure lana asignatura honekin, bertan agertuko liratekeen gauzak ondo ateratzea izango zen; hori zelan egiten den agertu ez arren publikoari nola erakusten zaion agertzen da eta hori interesgarria iruditzen zait.

4.-
http://www.cortosytrailers.com/

webgune interesgarria iruditu zait laburmetraia desberdinak agertzen direlako eta orri honetatik zuzenean hauek egiten ikasteko webguneetara eramaten gaitu google erabiliz zubi moduan.

5.-
http://www.youtube.com/

youtube ere webgune baliogarria da guretzat, izan ere, guk klaserako egin behar ditugun lana askotarako ezinbestekoa den orri bat da.Bertatik mogulusera adibidez, grabazio ugari igo ditugu.

6.-
http://www.softwarelibre.org/

Nire ustez, oso interesgarria da software libreari buruzko orri hau; bertan, gratis erabili ahal ditugun programa ugariri buruzko informazioa daukagu.

7.-
http://www.prensaescrita.com/

Egunkari guztiak agertzen diren web orri bat ere sartuko dut nire top 7an. Izan ere, gure lanetariko bat, munduan gertatzen diren gauzei buruzko informazioa edukitzea da eta, horretarako, webgune hau aparta da.

viernes, 17 de octubre de 2008

telebistako esaldien zuzenketa

Al Gore estatubatuarrak, Luxenburgeko Dukerri Handia bisitatu ostean, Euskal Herrirako bidea hartuko du mintzaldi bana emateko Bilbao neta Gasteizen.

Zenbait manifestaldi jendetsu egin dira azken egunotan Kazakhstango Errepublikan.

Litekeena da Marokon edo Gambian izatea Aldaketa Klimatikoari buruzko datozen topaketak.

Boliviar gutxi dira bertako hiru hizkuntzak, kitxua, aimara eta gaztelania menperatzen dituztenak.

Gerogiako hiriburuan, Tiblisin alegia, euskaldunak non bizi diren eta georgiarrak eta euskaldunak ahaideak izan daitezkela dakite askok.

Abkhaziarrak georgiarren senideak dira hizkuntza aldetik; osetiarrak, ostera, kurdoen hizkuntzaren multzokoa dute mintzaira, senidetasunik gabekoa, alegia.

Euskal arrantzaleek Seychelletako Errepublikara jo dute ezinbestean, itxas-piraten beldur.