miércoles, 17 de diciembre de 2008

IKAS DEZAGUN KONTZEPTUAK PARTEKATUZ

Girafa
O. Telebistaren alorrean erabiltzen den hitza beso artikulatu moduko tresna bat izendatzeko, hots, mikrofonoa daraman besoa mikroa bera esatariengandik ahalik eta hurbilen ipintzeko iruditik landa utziz.

Slow motion
1. Irudi mugimendua moteltxoago erreproduzitzea.

Telepromterra
2. Telebista platoan testuak seinalatzeko sistema digitala. Telebista kameraren ondoan kokatzen da pantaila, esatariak pantailara begiratzen duenean testua irakur dezan, era horretan begirada aurrera zuzenduz eta tinkotuz.

Bitakora
3. Iberoamerikan erabiltzen den hitza berriemaileentzako eskuliburuak izendatzeko

Klaketa
4. Telebistan eta zinemagintzan erabiltzen den terminoa arbel txiki bat (zurezko listoi txikerra daukana) izendatzeko. Irudiak eta soinuak sinkronizatzeko erabiltzen da arbelezko tresna hori.

Close-up
5. Telebistan eta zinemagintzan erabiltzen den hitza esatari edo aktore baten lehen planoa izendatzeko (sorbaldarainokoa) edo lehen-lehen planoa adierazteko.

Dolly-a
6. Karro batean ezarrita doan garabi txikia, telebista estudioetan erabiltzen dena kamerak leku batetik bestera eramateko. Estudio bakoitzean hiru kamera egon ohi dira eta horietariko batek hain zuzen tresa hau darama.

Jingle-a
7. Ingelesezko hitza, irratian erabilia eta publizitate doinu arrakastatsuak izendatzeko erabili ohi dena.

Klimaxa
8. Narrazio baten une gorena (dela irratsaio batena, dela telesaio batena) izendatzeko erabiltzen den terminoa.

Ekoizpena
9. Irratsaio edo telesaio bat egiteko behar diren baliabide finantziero, material eta juridikoez arduratzea.

1 comentario:

Gorka Jakobe Palazio dijo...

Dolly eta jirafarena, berriz begiratu... Besteak ongi daude, Maialen. Zorionak.