sábado, 25 de octubre de 2008

THE CORPORATION

La Corporación. La persecución patológica del beneficio y el poder.

Corporazioei buruzko film honek begiak asko ireki dizkit. Hasiera batean gaur egungo ONG baten antzeko zirenak guztiz kontrako diren zerbaitetan bihurtu dira.
Corporazioen helburu bakarra dirua egitea da eta bardin zaie hau lortzeko munduko eta gure ondorengoen etorkizuna jokuan badago ere. Asko izan dira dokumental honetan nire arreta deitu duten adibideak, baina gehien, MONSANTO enpresaren adibidea da.

Izugarria iruditu zait behiei esne produkzioa handiagotzeko RBGH izeneko hormonak ematea. Hau, hasiera batean esan dudan besteekiko ardura ezaren adibide garbia da. Izan ere, esne hori munduko jende askok edaten duen zerbait da. Kontsumitzaileak jakin gabe gorputzean antibiotikoak sartzen ari dira eta hauek gerora arazoak ekarriko dizkie euren gorputza “inmune” egingo baitute eta antibiotikoek ez die efekturik egingo gaixo daudenean.

Beste alde batetik, “zorionak” abestiaren copyright-a dutenek film honetan abesti hori entzuteko 10.000 euro eskatu izana ere harrigarria da.

Ia hiru orduko film honi buruz orri ugari idatzi ahalko nituzke txokantea eta benetan oso ona iruditu zaidalako baina komentario labur bat idatzi behar zalez gutxi honekin amaiera ematen diot nire lanari.

No hay comentarios: