martes, 20 de enero de 2009

Obamaren kargu hartzea

Gaur, 2009ko urtarrilaren 20a, oso egun garrantzitsua da Estatu Batuetan. Izan ere, Barak Obama presidente barriaren kargu hartzea izan da. Benetan egun garrantzitsua dela errepikatzen dut Obama lehenengo presidente beltza delako eta honek izugarrizko aurrerapausoa suposatzen duelako herri beltzarentzat eta baita gu guztiontzat ere.
Lincolnek zin egin zuen bibliaren gainean zin egin du Obamak gaur.

Oso interesgarria iruditzen zait jendearen iritzia entzutea honen aurrean, orain dela urte batzuk beltzek jasaten zuten razismoaren amaieraren hasiera dela uste dute askok. Obamarekin ezberdintasun guztiak amaituko direla esanez.
Obamak emandako hitzaldiaren zati batekin uzten dizuet orain, orain dela 3 ordu gutxi gora behera izan delez izendapena, oraindik ez daude bideo asko sartuta.
Beste barik, espero dut gustokoa izatea.

Aupa Obama!



Jende guztiaren poztasuna bideo batez erakustea ezinezkoa da, baina hau, gaur Estatu Batuetan sentitu den zoriontasun eta emozioaren zati txiki bat dela esan dezaket.

Gaurko, iada, atzoko Obamaren kargu hartzearen bideo barriak daude interneten. Horregatik ondorengo hau sartzea ezinbestekoa izan dela iruditu zait

miércoles, 14 de enero de 2009

3.ataza. HodartzaTb

















Gure telebista katea bidaiaktb da, bertan, bidaiatzeko leku ezberdinei buruzko informazioa dago. Mendia, hondartza, hiria eta jaia dagoen hiriak dira gure kate honetako lau telebista ezberdinak .
Garazi Ibarrolaza, Leire Maruri, Zihara Rementeria eta Maialen Goirizelaiaren katea hondartzei buruzkoa da. Kate honetan munduko hondartza desberdinen dokumentalak, hondartzetan filmatutako telesaiak, filmak...daude beste gauza askoren artea. Bidaiatzeko lekuren baten bila bazabiltza ziur kate honek leku polit bat aukeratzen lagunduko dizula!


Telebista honen programazioa:

8.00 - 8.58 Europa.
Atal honetan Europako hondartza desberdinen bideo-dokumentalak topatuko dituzue. Malta, Kroazia, Italia... eta beste hainbeste hondartza liluragarri ikusteko aukera izango duzue.
8.58 – 9.52: Afrika.
Afrikako hondartza politen bideoak.Seychelles, Cabo Verde, Mauricio...
9.52 – 11.05: Ipar Amerika.
Californiako hainbat hondartzen bideoak, Long beach, Carmel... daude atal honetan. Hauetaz aparte Ipar Amerikako beste hainbat hondartzen dokumentalak ere.
11.05 – 13.08: Hego Amerika.Brasil (Playa de Ipanema,Salavador de la Bahia,Icaraí beach,Copacabana,Rio de Janeiro), Argentina (Mar de Plata),Uruguay,Colombia,Venezuela...
13.08 – 14.09: Erta Amerika.Jamaica, Republica Dominicana( Bayahibe, Saona Island),Mexico (Riviera Maya, Playa del Carmen),Punta Cana (Bavaro beach)...
14.09 – 15.27: Asia.Polinesia Frantsesa, Maldivak eta beste lekutako erreportaiak.
15.27 – 18.34: Hondartzetan grabaturiko telesaiak.Baywatch (Los vigilantes de la playa),Pacific Blue, H2O, Embrujadas, The O.C.,Summerland...
18.34 – 20.14: Hondartzetan grabaturiko bideoklipak.Beyoncé, Sean Paul,Will.i.am,La Oreja de Van Gogh eta hainbat abeslari ezberdinen kanturik beroenak!
20.14 – 20.24: Ozeania.Australiako leku ikusgarrien dokumentalak.
20.24 - 21.55: Euskal Herria.Bizkaiako kosta (Bermeo, Gaztelugatxe,Bakio,Lekeitio), Gipuzkoa (Mutriku,Donostia),Irun,Hondarribia,Biarritz
21.55 – 24.10: Gure ikusleek bidalitako bideoak.Munduko leku askotatik bidalitako bideoak!24.10 – 05.06: Hondartzetan grabaturiko pelikukak.
-Piratas del Caribe: El fin del Mundo
-Into the blue
05.06 – 05.59: Uretako kirolak.

On demand
-Ozeaniaren arukezpena
-Asia aurkezpena
-Telesaien aurkezpena
-Musika bideoen aurkezpa
-Euskal Herriaren aurkezpea
-Ikusleek bidalitako bideoen aurkezpena
-Uretako kirolen aurkezpena
-Intro general bideiaktb
-Aurkezpena
-Europako aurkezpena
-Afrikaren aurkezpena
-Amerika aurkezpena
-Gaztelugatxeko donieneren bideoa
-Bakiotik paseoa
-Iragarkien aurkezpena

lunes, 22 de diciembre de 2008

miércoles, 17 de diciembre de 2008

IKAS DEZAGUN KONTZEPTUAK PARTEKATUZ

Girafa
O. Telebistaren alorrean erabiltzen den hitza beso artikulatu moduko tresna bat izendatzeko, hots, mikrofonoa daraman besoa mikroa bera esatariengandik ahalik eta hurbilen ipintzeko iruditik landa utziz.

Slow motion
1. Irudi mugimendua moteltxoago erreproduzitzea.

Telepromterra
2. Telebista platoan testuak seinalatzeko sistema digitala. Telebista kameraren ondoan kokatzen da pantaila, esatariak pantailara begiratzen duenean testua irakur dezan, era horretan begirada aurrera zuzenduz eta tinkotuz.

Bitakora
3. Iberoamerikan erabiltzen den hitza berriemaileentzako eskuliburuak izendatzeko

Klaketa
4. Telebistan eta zinemagintzan erabiltzen den terminoa arbel txiki bat (zurezko listoi txikerra daukana) izendatzeko. Irudiak eta soinuak sinkronizatzeko erabiltzen da arbelezko tresna hori.

Close-up
5. Telebistan eta zinemagintzan erabiltzen den hitza esatari edo aktore baten lehen planoa izendatzeko (sorbaldarainokoa) edo lehen-lehen planoa adierazteko.

Dolly-a
6. Karro batean ezarrita doan garabi txikia, telebista estudioetan erabiltzen dena kamerak leku batetik bestera eramateko. Estudio bakoitzean hiru kamera egon ohi dira eta horietariko batek hain zuzen tresa hau darama.

Jingle-a
7. Ingelesezko hitza, irratian erabilia eta publizitate doinu arrakastatsuak izendatzeko erabili ohi dena.

Klimaxa
8. Narrazio baten une gorena (dela irratsaio batena, dela telesaio batena) izendatzeko erabiltzen den terminoa.

Ekoizpena
9. Irratsaio edo telesaio bat egiteko behar diren baliabide finantziero, material eta juridikoez arduratzea.

NOR DA PERTSONAIA EZKUTUA??

Uste dot ondorengo hauek direzela testuetan azaldutako pertsonaiak:

Vladimiro K. Zworykin

0. Errusian sortu zen, Murom hirian hain zuzen, 1899an; eta 1982an hil zen. AEBetan bizitza profesionala egin zuen asmatzaile honek Vladimir zeukan izena. Aditu askok diote bera izan zela telebista elektronikoaren eta bideoaren aita. 1923an, ikonoskopioa asmatu zuen, hau da, irudiak jasotzeko tutua. 1929an kineskopioa ere asmatu zuen. Westinghouse eta Radio Corporation of America (RCA) enpresetan lan egin zuen. II. Mundu Gerran AEBetako gobernurako aholkulari zientifikoa izan zen.

Ted Turner

1. CNN telebista kate ospetsuaren jabea eta gizon aberatsa.
1938. urtean sortu zen eta Robert Edward izena jarri zioten gurasoek. Familia aberats baten hirugarren pertsonaia ospetsua. 2002an, 9.300 milioi dolar galdu zituen AOL Time Warner enpresak kolapsoa eduki zuenean merkatuan. United Nations Foundation-i mila milioi dolar eman zion. Jane Fonda artistarekin egon zen ezkondurik.








Iriondo
2. Kazetari, idazle, telebistalari eta kultur eragile gipuzkoarra. Urrestillan jaioa, 1938an. Merkataritza ikasketak egin ostean, Loiolako Herri Irratian hasi zen esatari lanetan 1962tik 1982ra bitartean. Ez dok amairu taldearen sortzaileetarikoa eta ETBko erredaktore-burua 1983tik 1985ra. Euskaltzain urgazlea eta ETBko zuzendari eta programazio-buru ohia izan zen. Liburu batzuen idazlea: Noiz amatxo? eta Euskal dantzak, kasurako.

Ramon Labayen

3. Euskal Telebistaren proiektua pertsonaia honek burutu zuen. Tolosan jaio zen 1928an eta aita idazle ospetsua izan zen Tolosako alkatea eta EAJkidea izateaz gain. Bere ekimenez ETBz gain, HABE, Euskadi Irratia eta Euskadiko Orkestra sinfonikoa ere sortu ziren.

jueves, 11 de diciembre de 2008

2.ataza EHUko ERREKTORE HAUTESKUNDEAK

Garazi Ibarrolazak eta Maialen Goirizelaiak egindako hauteskundeei buruzko bideolana. Aurtengo hauteskundeetan aurkitu dogun giroa kontutan edukita bideolan hau egitea erabaki genuen. Abenduaren laua baino lehenago igotzea espero genuen baina ezin izan dugulez, hamen dago gure lana. Espero dogu gustatzea.

sábado, 25 de octubre de 2008

MTV channel

1981.urteko abuztuaren 1ean MTV (music television) kanalari hasiera ematen zaio. Aurretik ezagutzen ez zen arte barri bat sortzen du: bideo musikala, hain zuzen ere.
The Buggles-en “ Video Killed the Radio Star” ekin egiten du bere lehen emisioa.
Hortik aurrera gazte kulturaren sinbolo egingo den kate batean bihurtzen da.
Beste alde batetik, artista askorentzako laguntza handia izan da euren hastapenak kate honetan egin baitituzte.
1981.urteko abenduan MTVk 2.100.000 suskripzio zituen iada.